literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Bizkaiko euskal idazleak»
Mikel Zarate

Derioko Seminario-Ikastetxea, 1970

 

Ibargutxi Juan Gurutz

1883-1969

 

        Nor zan

        «Lenengo ta bein, abadetzan, apaizgoan, jardun izan dot nik, bai emen, bai atzerrian. Txolarteetan ekin izan dautsot idazteari» [1]. Bizkaiaren mugan, Ubidean, jaio zan Ibargutxi Juan Gurutz abadea. Abadetzako ikastaldiak Bitorian egin zituan. Eta, gero, Cestafe, Marin, Eskoriatza, Badarán de Logroño, Eibarren eta Basaurin egon zan abade. Idazle ugaria dogu abade on eta jakitun au, Jaungoikoaren Itza euskeraz zabaltzen ainbat lan ixil eta neketsu egiñikoa. «Txolarteetan ekin izan dautsot idazteari», diñosku berak; baiña bitarteok ondo aprobetxau ebazan, antza.

 

        Idazlanak

        Idazlan sakonak, benetan, Ibargutxirenak! Izan bere, bere aldiko Teolojia guztia euskeratu eban. Begira:

        «Edesti Deuna» (1936).

        «Jaungoikoaren Legeko Aginduak» (1936, 1953). Bi aldiz argitaratua.

        «Geroko bizitza» (1954).

        «Otoia» (1955).

        «Siñiskaiak» (1958).

        Gaiñera, argitaratu barik gelditu da bere liburu bat: «Mezadia: Urte guziko mezak» [2].

        «Nik asmautako gauzarik ez dau ezertxo bere azalben oneitan. Eleiz-irakasleak irakatsi izan dabenetik artuta dagoz.

        »Irakurgai bat edo beste zail samar egingo jatzuz, ausaz. Ez gure izketari errurik ezarri. Berez dituzu sakonak eta, beraz, gure ezaguera edo adimenarentzat, ulergaitz.

        »Alik eta argien eta garbien idazteko alegin egin dot. Itz barri gitxi dituzu» [3].

        Ibargutxik darabilzan gaiak zail samarrak dira, bai. Baiña euskera aldetik bere (berak alan uste izan ez arren) zail samarrak dira.

        Euskera ondo ta sakon daki; baiña (bere aldiko semea dogu au bere-ta) beti berba garbiak erabilli gureak kalte andia egiten deutse bere idazlanen argitasun eta gozotasunari.

        Beste euskalkietatik artzen dauz itz asko. Aranatarrak asmaurikoak bere ainbat artzen ditu. Gaiñera, euskera zaar zalea da. Eta, jakiña, orrek astunagotu egiten ditu bere gai astunak.

        Dana dala, ondasuntegi bat dira Ibargutxiren liburuak.

 

        [1] «Siniskaiak», itzaurrean.

        [2] Orixeren «Urte guziko Meza-besperak» bizkaieratuta.

        [3] «Geroko bizitza», itzaurrean.

 

Bilaketa