literaturaren zubitegia

1121 idazle / 5.332 idazlan
7.858 esteka / 6.695 kritika / 1.828 aipamen / 5.590 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

Literaturaren Zubitegia

Euskal literaturaren amaraunean puntu batetik besterako bidea egiteko gunea da hau, Literaturaren Zubitegia.

Idazleetatik abiatuz, elkarrengana eta haien lanetara eta elkarren lanetara zubiak eraiki ahal izateko gunea.

Idazleen gunea da, idazleen arabera antolatua datorrelako gunea. Baina bada, era berean, haien lanarena ere, idazleek sortu dituzten lanetara iritsi ahal izateko zubi ere badelako.

Idazlea eta idazlana bere literaturaren testuinguruan osatzen da, ordea, eta, asmo horrekin, hainbat esku-liburutan, aldizkaritan eta bestelako literatur lanetan idazleei buruz esan eta idatzi dena ere jaso dugu. Izan ere, idazleak idatzi dituenek eta idazleaz idatzi direnek, autorearen aurkia eta ifrentzua bailiran, irudi osoa egiteko bidea ematen digute-eta.

Era berean, Armiarmak literatura sarean josteko dakarren ildoari jarraituz, idazlanekiko erreferentziak, kritikak eta on-line dauden testuekiko loturak bildu nahi izan ditugu.

Hori guztiori, azkenik, gure literaturaren eguneroko hainbat elementurekin osatzen joan nahi dugu, eta gune honetara ekartzen ahaleginduko gara literaturaren inguruko albisteak, elkarrizketak, agenda...

Literaturaren poliedroak eskaintzen dituen hainbat aurpegitatik, literaturaren amaraun ahalik eta josiena ehundu dezagun.

Efemerideak

1885: Abelino Barriola jaio zen

1925: Jon Mirande jaio zen

1942: Pello Zabaleta jaio zen

 

1483: Martin Luther jaio zen

1730: Oliver Goldsmith jaio zen

1759: Friedrich von Schiller jaio zen

1834: Jose Hernandez jaio zen

1842: Alexei Koltsov hil zen

1879: Patrick Pearse jaio zen

1879: Vachel Lindsay jaio zen

1887: Arnold Zweig jaio zen

1891: Arthur Rimbaud hil zen

1901: Jose Gorostiza jaio zen

1913: Karl Shapiro jaio zen

1995: Ken Saro-Wiwa hil zen

2001: Ken Kesey hil zen

2007: Norman Mailer hil zen

2016: Francisco Nieva hil zen

Bilaketa