literaturaren zubitegia

1.121 idazle / 5.369 idazlan
7.859 esteka / 6.695 kritika / 1.828 aipamen / 5.590 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

igandea, azaroak 15

HITZORDUAK

Azaroak 17: Juan Luis Zabalaren Dimisioa liburua izango dute mintzagai azaroaren 17an  (asteartea) 18:30ean Zallako Crisol aretoan. Zallako irakurle taldea.

Azaroak 17: Itziar Ugarte Urizar eta Beņat Sarasola Santamaria Egunen alde zuria nobelari buruz solasean arituko dira azaroaren 17an (asteartea) 19:00etan Donostiako San Jeronimo liburutegi nagusian. Literaktum.

Azaroak 17: Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak Xalbador bat bateko mirakulua emanaldia eskainiko du azaroaren 17an (asteartea) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bilbo Zaharra euskaltegiak Lazkao Txiki eta Xalbadorren omenez antolatutako egitarauan.

Azaroak 18: Aintzane Usandizagak Esadazu gezurra liburua aurkeztuko du azaroaren 18an (asteazkena) 11:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

Azaroak 23: Itziar Ugarte Irizarrek Egunen alde zuria aurkeztuko du azaroaren 23an (astelehena) 11:30ean Donostiako  plaza berriko liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Susa literatura.

Azaroak 24: Arantza Urretabizkaia, Yolanda Arrieta eta Mari Luz Esteban Zahartzeko manerak  euskal literaturan gaiari buruz solasean arituko dira azaroaren 24an (asteartea)  18:00etan Larrabetzuko Gure Etxea jubilatuen egoitzan.

Azaroak 26: Iosune de Goņik hutsak gure izena ahoskatu zuenean erakusketa jarriko du azaroaren 13tik 28ra, Iruņeko El vivero de ideas espazioan, eta tartean, azaroaren 26an  (osteguna) liburuaren aurkezpena egilearekin eta Olaia Garaialde kazetariarekin.

EMAILUA

Iosune de Goņiren poema-liburu berria
Islandiarako bidaia baten ondoren onduta poema-liburua da hutsak zure izena ahoskatu zuenean. Islandiaren unibertso zehatza topatuko du, haren geologia eta mitologia, guztiz ulertzea ezinezkoa den zerbaiten presentzia konstantea. Gizatiarra eta ez gizatiarra nahasita dakartza poeta burlatarrak, izendatu daitekeenaren eta ezin daitekeenaren arteko hibridazioan, lau bidaideren arteko harremanak eta inguratzen dituzten landaeredia, animaliak, irudiak saretuta. Iosune de Goņiren hirugarren poema-liburua,  Susa argitaletxearekin eman du argitara.

SOLASEAN

Ruben Sánchez Bakaikoa: «Pertsona batzuek gizakiak beste maite dituzte beren maskotak; humanoideekin ere gertatuko da hori»
El Correo, 2026-11-07

Katixa Agirre: «Alava espioitza sareko kide gehienak ez ziren erori»
Gara, 2026-11-01

Oihana Arana: «Horretarako gorputzaldia baldin badut, edonon topa dezaket poesia»
Berria, 2026-10-07

IDAZLEEZ ARI

Nemesio Etxaniz

Maitasun galduaren poeta dugu Nemesio Etxaniz, eta bere malkoak, inozoaren muga arriskutsu horretan baldin badago ere, hunkitu egiten gaitu, frustrazioa molde dotorean ematen dakielako.      

Xabier Lete

Giza izatearen zergatiaz galdetzen du, kexu eta samina adieraziz; kezka orokor horrek hainbat adar hartzen ditu gero, abstrakzioaren bitartez poema erlijiosoak egiteko, edo konkrezioaren bidez euskal gizartearekiko ezinegona azaltzeko.      

Mikel Lasa

Zein dira Mikel Lasaren poesiaren bereizgarriak? Hitzen aukeraketa sotil, zehatza; nostalgiaz zipriztindutako jarrera malenkoniatsua; sentsualtasun fin bat, moraltasunaren zama astunaz gabetua; errealitate hurbil eta konkretua, gauzak berak hartzea gaitzat; kulturalismoa, Europako joera eta jarrera berriak txertatzea gure literaturan.      

Efemerideak

1930: Jose Mari Satrustegi jaio zen

1950: Juan Martin Elexpuru jaio zen

1998: Federiko Krutwig hil zen

 

1830: Stendhalen Le Rouge et le Noir argitaratu zen

1862: Gerhart Hauptmann jaio zen

1886: Baldomero Fernandez Moreno jaio zen

1887: Marianne Moore jaio zen

1910: Wilhelm Raabe hil zen

1913: Arthur Haulot jaio zen

1916: Henryk Sienkiewicz hil zen

1920: Gesualdo Bufalino jaio zen

1922: Giorgio Manganelli jaio zen

1924: La Revolution surrealiste aldizkaria argitaratu zen

1930: J.G. Ballard jaio zen

1969: Ignacio Aldecoa hil zen

2003: Mohamed Xukri hil zen

2010: Edmond Amram El Maleh hil zen

2014: Leslie Feinberg hil zen

Bilaketa