igandea, apirilak 5
Oihana Aranaren poema liburu berria
“Zoriona ez dago beti / zerua bai”. Bi lerro horiek bil lezakete Zerua hemen liburuaren ikusmira. Elementu batzuek ardazten dute Oihana Aranaren poema-liburu berria: aitaren heriotzaren ondorena; maitasun berriak, hasierak eta hausturak; mina eta plazera. Zer egin gertatzen diren gauza guztiekin, zer egin gero; behintzat —traizio egin eta— poemak idatzi. Krabelinak banatzen segitzeko, bihotz gainetik arkumea libratu, negar egin, barre, hiriaz beste, esandako berben dardarara itzuli, pozera itzuli. Noiz eta hemen. Osorik irakur dezakezue sarean.

Literaturan ez dago gauza hoberik liburu batek zure aurreiritzi guztiak hankaz gora botatzen dizkizunean baino. Hor ikusten duzu, guztiarekin, oraindik ere liburuek, testuek, zer esatekorik badutela.
Istorio txikien eta historia handien arteko oreka eta harremanak maiz aipatzen ditu Rozasen eleberriak, eta bertako narrazio atalek ere istorio txikien bidez historia nagusia eraikitzea dute xede.
Sentimendu eta kezken kanporatze horretan norberaren larrutzea baino, barrukoa kanporatzeko azalaren gardentasunaren, naturaltasunaren alde egingo du: gorputza kode berriz larruztatzeko beharraz jardungo du.
Esne berriketan
Uxue Alberdi
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Ibon Egaña
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
2019 Martxoa
Idazleen gorputzak, egiletasuna ezbaian literaturaren joko zelaian
Kontrako eztarritik, emakume bertsolarien testigantzak
2019 Otsaila
Hitz hits, paperezko mihisetan lits, Arantza Etxeburua
Sei poema Idurre Eskisabel Larrañagaren ahotsean
2018 Azaroa
Idurre Eskisabel Larrañagaren poemak: Goseak janak
2018 Urria
Ezagutzaren matazak Emagin elkarte feministaren eskutik
2018 Abuztua
2018 Ekaina
2018 Maiatza