literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Bizkaiko euskal idazleak»
Mikel Zarate

Derioko Seminario-Ikastetxea, 1970

 

Uriarte Jose Antonio

1812 -1869

 

        Nor zan

                «Jaunak bakarrik daki

                noztik norakoa

                Bizkaian izan al dan

                euskal-zortzikoa.

                Ez daigun iñoz aztu

                berbeta gozoa,

                geure azabetatik

                etorritakoa» [1].

        Jaunak bakarrik daki zenbat eta zenbat ordu emon ebazan gure Aita Uriartek euskera lanetan, «gure asabetatik etorritako berbeta gozoa» ikasten, landuten eta idazten. Orretantxe emon ebazan, emon bere, bizitzako urterik geienak. Osasuna bere orretantxe galdu eban [2].

        Arrigorriagan jaio zan Uriarte Jose Antonio. Eta Bermioko frantziskotarren komentuan sartu zan 1829-garren urtean. Arabako Erriojan, Labastidan, ikasi eban Filosofia eta Bilbora etorri zan Teolojia ikastera 1833-garren urtean. Baiña leenengo karlistadako gerratea sortu zan eta erri-agintariak urtenarazo egin eutseen fraile guztiai euren komentuetatik eta alde egin eban nunbaitera Uriartek. Zortzi-bereratzi komentu geratu ziran zarratu barik-eta, alakoen batera joango zan Teolojia amaitzera. Dana dala, 1836-garren urtean egin zan mezako, Azpeitin. Eta sermolari ta konfesore izateko izentau eben 1839-garren urtean, Mondragoen egin zan fraile-batzar nagusian.

        Baiña, barriro bere, ara ta ona igeska ibilli bearra izan eban. Izan bere, Eleizearen ondasunak sal-erosgai egiten dira (Desamortización de Mendizabal) eta zabalik geratu diran komentu banakak bere zarratu, ta fraileok aurrean darabillez. Aita Uriarteren adiskide izan zan Azkue Eusebiok esan ebanez:

 

                «Areriotasuna, geure gizaldian,

                dago fraileentzako, Europa guztian» [3].

 

        Estualdi orretan, 1840-garren urtean, Markiñara alde egin eban Aita Uriartek. Eta antxe bizi izan zan urte batzuetan eta bein baiño sarriago ibilli zan misiñoiak emoten. Orduantxe argitaratu ebazan bere leenengo idazlanak bere, Andra Mariari kantatzeko zortziko politakaz apaindurik:

 

                «Ama eder garbia,

                ara gure asmoa,

                zuri eskiniteko

                maiatza osoa.

                Zeruak argi-argi,

                zelaiak bedarrez,

                sasi-mendiak loraz,

                jaokuz diadarrez.

                Il guztien artean

                ez dauka bardiñik,

                txoritxuak ezagun

                abiak egiñik,

                soñu kantuan dabiltz

                poza erakusten,

                egunagaz batera

                gu iratzartuten» [4].

 

        Bein baten, 1856-garren urtean, Bilboko San Nikolaseko eleizan sermoe bat egiten egoala, antxe bertan egoan berari entzuten izkuntzalari ta euskalzale jakitun ta ospetsu bat: Bonaparte Luis Luziano, Napoleonen lobea. Lan batzuk egiteko laguntasuna eskatu eutsan onek Aita Uriarteri eta, arrezkero, lagun andiak izan ziran eta asko lagundu eutson Aita Uriartek Bonaparteri.

        Markiñatik Bermioko komentura joan zan 1859-garren urtean. Eta bederatzi urte Bermeon egin ondoren, Zarauzko komentura joan zan, eta antxe il zan.

 

        Idazlanak

        Aita Uriarteren idazlanik geienak itzulpenak dira.

        «Mariaren illa edo maiatzeko illa». Maiatzeko lorak egiteko liburua; gure parrokietan sarri erabillia.

        «Jesus Sakramentaduari eta Ama donzella Mariari bisitak, illaren egun guztietarako, San Alfonso Ligoriok iminiak, erderazkotik eukerara biurtuak Fray Jose Antonio de Uriarte, Aita San Franziskoren misionariak. Geitu jakoz ondo konfesetako ta komulgetako erregu ta eskariak, Mezea entzuteko, Jesus sakramentaduaren bederatzi urruna beste gauza on batzukaz».

        «Maria Jaungoikoaren Amak bere biotz guztiz santu eta garbiko kofradian sarturik dagozanai, eta kristiñau guztiai emoten irakatsi ta konsejuak D. Kosme Damian de Laraudo, Bilboko abade jaun, orain aita jesuiteak erderaz iminiak Fray Jose Antonio de Uriarte Bermioko uriko kolegioko misionariak uri onetako euskerara biurtuak...».

        «La doctrina cristiana traducida al vascuence, dialecto vizcaíno, variedades de Marquina, Bermeo, Arratia, Centro y Ochandiano».

        «Fábulas en vizcaíno». Manterolaren Kantutegian argitaratu ziran.

        «Poesía vascongada». Argitaratu barik dagoan lorategi bat. Bermeoko komentuan dago.

        «Biblia edo Testamentu zar eta berria, Aita Fray Jose Antonio de Uriartek latiñeko Vulgatatik lenbiziko aldiz Gipuzkoakao euskarara itzulia. Luis Luziano Bonaparte prinzipeak eta don Jose Antonio de Azpiazu gipuzkatarrak lagundurik»u. Auxe da Aita Uriarteri bere bizia laburtu eutson lan ikaragarri ta ikusgarria. Argitaratu barik oraindiño (leenengo iru zatiak izan ezik).

        Beste idazlan asko bere egin ebazan. Baiña naikoa dira izentau doguzan orreik, Aita Uriartek garratz lan egin ebala jakiteko. Beargin itzala, benetan!

        Erri bakotxari berari dagokionez idatzi gurarik lokalistaegia da, batzutan, Aita Uriarte; baiña bere euskera argia ta garbia da geienetan.

 

        [1] «Mariaren illa...», 126-garren orrialdean.

        [2] Il baiño urte bete leenago, gaixorik egoala, auxe diñotso Otaegi Klaudiori, eskutitz baten: «Todos me dicen que mis males provienen de haber trabajado demasiado en el vascuence». Ikusi: «Historia de la Literatura vasca», Víllasante, 262.

        [3] «Parnasorako bidea», 281-garren orrialdean.

        [4] «Mariaren illa...», 125-garren orrialdean.

 

Bilaketa