Ziarsolo Manuel «Abeletxe»
Bilbon jaioa (1900).
Kirikiñoren jarraitzaillea da Abeletxe eta erri-erriaren filosofia umoretsuagaz egosten ditu bere idazlanak.
Aldizkarietan argitaratu ditu bere idazlanak, eta ezagunenak bere «Gazi-Gazak» doguz, astero-astero «Zeruko Argia» aldizkarian agertzen diran artikulu umoretsuak.
Teatro-lanak bere ainbat egin ditu (ekitaldi batekoak geienak): «Jai-aurrekoa»; «Bermioko portuan»; «Sorgiñak Etxaburun»; «Jai arratsalde baten»; «Afal orduan»; «Artzaiñaren ametsa»; «Agur Donibane»; «Goiz otoia»; «Atsoa gaztetu bear dogu»; «Parisera gogo txarrez»; «Saku jantzia»; «Gabon gabonetan»; «Eztegu t'erdi»; «Bertsolari sariketa»; «Katalin errotako»; «Gogozar Berbizkunde goizean»; «Eguberri aizeak»; eta abar.