literaturaren zubitegia

1.019 idazle / 4.898 idazlan
7.367 esteka / 5.986 kritika / 1.828 aipamen / 5.280 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Errose Bustintza

«Bizkaiko euskal idazleak»
Mikel Zarate

Derioko Seminario-Ikastetxea, 1970

 

Bustintza Errosa

1899-1953

 

        Nor zan

        Izkuntza bat biziko bada, andrazkoak bear-bearrezkoak doguz, batez bere amak erakusten deutsolako bere izkuntza bere seme-alabai. Euskera biziko bada bere, emakume euskaldunak bear-bearrezkoak dira. Eta, oraingo egoerea ikusirik, emakume euskaldunak eta euskalzaleak bear doguz.

        Oraiñarte, emakume euskalzale gitxi izan dira; banaka batzuk bakarrik. Bustintza Errosa izan genduan orreitariko bat. Eta euskalzale bakarrik ezeze, euskal-idazle bere izan zan; eta ez edozelangoa, gaiñera.

        Kirikiñoren lobea izan zan. Eta Mañarin jaio ta bizi izan zan. «Mañariko Errose» edo «Mañariko» artu ebazan, orregaitik, bere izen-ordekotzat.

        Zelango osabea, alango lobea, Errosa bere idazle jatorra izan genduan. Eta bere osabearen antzera, ipuin-zalea; erriak ezpan-belarri darabilzan ipuin zaar zalea, batez bere.

 

        Idazlanak

        Ez eban libururik egin Bustintza Errosak. Baiña bere idazlan guztiak batu ezkero, liburu ederra argitaratu leiteke. Ain zuzen bere, amaikatxo lan egin ebazan bere denporako aldizkarietarako. «Jesusen Biotzaren Deia» aldizkarian, batez bere, agertu ziran idazlan mordo bat.

        Olerki eta kantu-letrak bere ainbat egin ebazan.

        Aberatsak dira bere idazlanak etnolojia aldetik.

        Euskera erreza, errikoia darabil; noizik-bein, garbikeritxo batzuk ditu.

 

Bilaketa