Berriatua Imanol
Elantxoben jaioa (1914). Frantziskotarra.
Aita Arriandiagaren erritar onek beste bide batzuetatik eroan nai dau gure izkuntza idatzia eta Arriandiagaren antzera, au bere, aurrelari bat dogu.
Erri biziagandik ur-ur dabil aita Berriatua. Eta erriko berba bizi-biziak (naiz «garbiak», naiz erderatikoak) nasaitasun osoagaz erabilten ditu. «Batzuk beste euskera bat gura izango leukee, garbiagoa, bitxiagoa. Baiña orain bizi dan euskerea ez da orrelakoa. Komentzidu gaitezan. Izkuntza baten giarrea mintzabide izan ala ez izanean datza. Nire ustez, euskera biziaren gaiñean egin bear dogu lan. Euskaltzaleen problema nagusia ez da izkuntzearen bitxitasuna, garbitasuna, bere bizitasuna baiño» [1].
Ona emen bere idazlanak:
«Kristiñau katezismoa» (1956).
«Pinotxo»; «Mari Errauskin»; «Edur-zuritxu ta zazpi epoak»; «Katua zapatakaz»; «Loakartutako printzesatxua»; «Beraunezko soldadutxua»; «Alizia gauza miragarrien munduan»; «Paitakume itxusia», eta abar. Mundu guztiko ipuiñik ederrenak euskeratuta, oso ederto euskeratuta, ta oso ederto apainduta. Liburutxo mordo ederra ta onuragarria ikastoletarako.
«Bermeoko arraintzaleen leksikua». «Euskera», 1963-64.
Gaiñera «Anaitasuna» aldizkarian argitaratutako itxas-kronika bizi-bizi ta bikaiñak.
[1] «Bermeoko arraintzaleen leksikua», «Euskera», 1963-64, 385-garren orrialdean.