literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Bizkaiko euskal idazleak»
Mikel Zarate

Derioko Seminario-Ikastetxea, 1970

 

Alzola Nikolas

 

        Izurtzan jaioa (1922). Lasailletarra (Eskola Kristiñauetakoa). Erlejiñozko izena: Anai Balendin Berriotxoa.

        «Gaurkoz gutxi izango dira Euskalerrian bera lango langillerik kultura arazoetan. Ainbat aldizkaritan ainbat izenegaz agertzen dira bere emaitza onurakorrak. Bere idazkiok zein aldizkaritan agerrerazten dabezan baiño errezagoa ta obeagoa litzake zeintzuetan argitaratu ez daben aipatzea. Ez dot ezagutzen bere luma sartu ez daben aldizkaririk, naiz erderaz, edo naiz euskeraz. Izan be, iñork bai al daki zenbat izenorderen pean agertzen diran bere lan orreik?...

        »Gure Nikolas Alzola Gerediaga, Anai Balendin Berriotxoa, N. de Cortazar, Bitaño, Markue, Ozerin-Jauregi, Altzarte, Dolometa, Oxiñondoko Txoria, V. del Parral edo danalakoa, ez da erreza izanez eta izenez mugatzea. Noizbait konturatu zan euskal kulturaren arloan asko egoala egiteko ta gutxi zirala egingo dabienak. Ta bera lezko gizon kezkatiak ezin leie arnasarik artu esparru estu batean. Arduraz eta leun aztertu ditu gure kondaira, bibliografia, literatura, biografia laburrak, erri-ipui ta abar, ta ez gutxitan gure artisten lan eta bizitzaretzaz. Olerkari saillean be aspalditik dabil, ta azkenengoz artu daben bidetik (ikusi 1966-ko "Egan"-en; Oar laburrak: "Kantuz eta itxaropenez" poema eztitsua) kimu barriak emongo deutsaz eusko-olerkaritzaren magalari» [1].

        «Berbaz urri, baiña zer-esantsu. Anai Berriotxoa pintatzallea ta dibujogintzari emona be ba da; lumaz esaten dituan gauzak be, esango neuke nik, irudi baten azpian, kuadro baten azpian azalgarri ipinteko egiñak dirudiela. Ortik euren laburtasuna. Pintatzalle batek, margolari batek orixe egiten dau: ikuspegi andia dana oial baten txikitasunera ekarri. Gure idazle onek bardintsu egiten dau: barruko ikuspegiak, andi andika, laburturik emon, euskera errez gozatsu baten.

        »Idazkereak, estiloak, norbaiten izakerea ta nortasuna agertu ta salatzen baditu, idazle onen idazkereak beronen arte andia, epea, egoarria agertzen dituela esango neuke. Bere berbai naiñondik darie bake-giroa» [2].

        Orain arte, liburu bi argitaratu ditu:

        «Cien autores vascos», San Sebastian, 1966.

        «Atalak» (Erkiaga, San Martin eta Akesoloren itzaurre irukotx ederrarekin), Zarautz, 1967.

 

        [1] San Martin Juan, «Atalak», itzaurre irukotxean.

        [2] Akesolo Lino, «Atalak», itzaurre irukotxean.

 

Bilaketa