literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Bizkaiko euskal idazleak»
Mikel Zarate

Derioko Seminario-Ikastetxea, 1970

 

Etxeita Jose Manuel

1842-1915

 

        Nor zan

        «Banator ni bere, landubako arri txatxar onegaz euskerearen alde eregiten dagoan jauregira, neure alegiña egitera; nator guztiz indarga, egingo dodana baiño egin gura neukeana geiago dala; al dana egiñaz egituten da egipidea [1].

        Apal agertu zan, baiña lan asko egin eban Etxeita Jose Manuelek. Mundakan jaio zan. Eta Bilbon egin ebazan Nautika-ikasketak. Gero, itxasoan urte askotan ibilli ondoren, barkuko kapitana izateraiño bere eldu zan.

        Baiña etzan itxasoa austen beti ibilli. Legorrean bere urte asko emon ebazan.

        Manilan (Filipinasen) bizi izan zan amasei urtean. Eta entzute oneko ta andiko gizon egin zan uri orretan. Eta ango alkate egin eben. Azkenez, zaartzaroan, bere jaioterrira biurtu zan eta txalet eder bat egin, ta ikasten ta idazten ekin eutsan il arte.

 

        Idazlanak

        Iru liburu idatzi ebazan Etxeitak:

        «Josetxo». Nobela bat da. Erromantiku usaiña dario, baiña erreza eta polita da. Auxe da Etxeitaren lanik luzeena.

        «Jaioterri maitea». «Josetxo»-ren aritzeko nobelea.

        «Au, ori ta bestea». Olerki txorta bat.

        Aldi aretako aldizkarietarako bere, ainbat idazlan egin ebazan, «Euskal Esnalea» aldizkarirako, batez bere.

        Truebaren kontu ta teatro-lan batzuk euskeratu bere egin ebazan. Etxeitak darabilzan gaiak eta euskera errikoiak dira ta ulerterrezak. Urte asko kanpoan egin ditulako edo, erderaren joskerea darabil, noizik-bein. Garbikeri txipristin batzuk bere agiri dira bere idazlanetan. Aspaldion baztartuta euki dogun euskal-idazle zintzo ta jakitun onen Idazlanak irakurgarriak dira, euskeraz irakurten asten diranentzako, batez bere.

 

        [1] «Josetxo», itzaurrean.

 

Bilaketa