DANIEL LANDART (1946)
BIZITZA
Doniztirin (Behe-Nafarroan) jaioa. Baionan inprimategi batean lan egiten du.
IDAZLANA
Antzerki luze eta laburren egile. Hauek ditugu ezagunenak:
Bai ala ez (1970).
Noiz (1971).
Hil biziak (1972).
Xuri, gorriak eta... (1973).
ERITZI KRITIKOA
Landarten antzerkia konprometitua da. Egungo Euskal Herriko arazoak, batez ere Iparraldekoak, astintzen ditu. Berarekin teatro politizatu berri bat sortzen da, herriaren problemez jendea iratzar dadin.
Arrakasta handia izan du. Etorkizun handiko teatrogilea. Gai eta era berriak aztertzen jarraitzen du euskal antzerkian bide berriak urratzeko asmotan.