XABIER LETE (1944)
BIZITZA
Oihartzunen jaioa, «Ez dok amairu» taldekoa izana.
IDAZLANA
Egunetik egunera orduen gurpillean. Poema. Cinsa, Bilbo 1968.
Bigarren poema liburua. Gero 35-36. Bilbao 1974.
ERITZI KRITIKOA
Leteren poesiak ulerterrezak dira. Hizkera herrikoi, aberats eta indarduna. Expresio-indar handikoa. Herri-literatura menderatzen duela ikusten da, baita literatura zaharra eta berria ere.
Lehenengo liburuan, Egunetik egunera orduen gurpillean, poesia sozialaren mugetan dabil: herriaren problemen eta egoeraren testigu sentitzen da. Bizi garen gizartea kritikatzen du. Arestiren eskolakoa. «Poesian Harri eta Herri-ren izpiritu herrikoiaren jarraitzalerik zuzenena Xabier Lete da. Inguruko errealitatean sakonduz, experientziaz lortu duen egia pertsonalaz mintzatuz, haren poemagintza herri baten prolemen lekuko egiten da» [72].
Bigarren liburuan, Bigarren Poema Liburua, sinbolismoaren bidetatik dabil. Lehenengoan baino poesia helduagoa. Irudi sarkorrez ematen digu munduarekiko duen sentipena.