JOXE INAZIO GERRIKO (1740-1824)
BIZITZA
Seguran jaioa. Apaiza. Mutiloan (Gipuzkoan) bizi izan zen bertako apaiz. Madrilen ikasi zuen. Ez zuen ikusi ahal izan bere obra publikaturik. Liburuaren aurkezpenean esaten denez, argitaratzeko baimena emateko, gaztelaniazko itzulpena eskatzen zioten.
IDAZLANA
Cristau Dotriña Guztiaren Esplicacioaren Sayaquera. Tolosa 1858.
ERITZI KRITIKOA
Gipuzkoako Goiherri aldeko euskara darabil. Euskararen jabe da. Aditza ederki erabiltzen du, hitz eta esaera jatorrik asko ere ba du. Batzutan mordoilo samarra. Kritikoak, Gerrikoz hitzegitean, ez datoz bat. Batzuek ahazten dute, eta besteek goian ipintzen.