literaturaren zubitegia

979 idazle / 4.682 idazlan
7.235 esteka / 5.659 kritika / 1.828 aipamen / 5.232 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Franzisko Laphitz

«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

FRANTZISKO LAPITZE (Lapitz) (1832-1905)

 

        BIZITZA

        Gurasoek merkatal arazorengatik egin zuten bidaia batetan, Arrikun-en jaio zen (Nafarroa Garaian); laster, ordea, Irisarrira (Behe Nafarroa) itzuli ziren, eta han hazi zen gure autorea. Apaiza eta gero erlijioso Garikoiztarra izan zen. Hego Ameriketara bidali zuten, eta misiolari sutsua izan zen Argentina, Uruguay eta Paraguay-en. Buenos Aires-en hil zen.

 

        IDAZLANA

        —Bi saindu hescualdunen bizia: San Iñazio Loiolakoarena eta San Franzisko Zabierecoarena. Baiona 1867. Hordago publikapenak: Euskal Klasikoak 9. Donostia 1978.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Liburu interesgarria. Tankera errazekoa, laburra, eskematikoa, adierazlea. Gaiaren desarroiloa trebea eta jatorra. Hizkuntza erabiltzen iaioa eta zentzuduna. Estilistika-aldetik asko balio du.

 

Bilaketa