PIERRE D'URTE (1664-...)
BIZITZA
Kaputxino izana, eta gero artzain protestante. Donibane Lohitzunan jaioa. Protestante egin zenean, Ingalaterrara joan zen ihes, eta han bizi heriotzera arte.
IDAZLANA
Hiru idazlan utzi zizkigun, hirurak argitara gabe. Geroztik, egilea hil eta urte askotara, publikatu dira bi.
Biblia Saindua. Testament caharra eta Berria. Amaitu gabea. Ez da Biblia osoa; Ethorkia (Genesia) osorik, eta Ilkhitzea (Exodoa) (22 kapitulu bakarrik). Oxford, 1894, Dodgson-ek argitara emana.
Grammaire Cantabrique basque. Euskal gramatika, frantsesez egina. 568 orrialde. Bagnéres-de-Bigorre, 1900
Dictionarium latino-cantabricum. Amaitu gabeko lana. Oraino argitaratu gabea. Donostiako «Seminario de Filologia Vasca» delakoan, mikrofilmez emana, ba da ale bat.