literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

JEAN ETCHEPARE (1877 - 1935)

 

        BIZITZA

        Argentinan jaio zen, baino sei urtetan Euskal Herrian zen. Seminarista izan zen. Seminarioa utzirik mediku-ikaskuntzak egin zituen. Ipar Euskal Herriko idazle sekular apurretarik bat dugu autore hau. Zentsurak, bere garaikoak eta hil ondokoak ere (1941ean, haren Buruchkak liburua, berrargitaratzean, bi kapitulu kendurik atera zuten), murriztapenik asko egin zion: Erlijio-gaiez bere duda-mudak izan zituen, eta erlijioak adierazten zion moralaz ere bai. Buruchkak liburuan, kapitulu batean erlijioaren irakaskuntzaren aurka dihardu; eta beste batean, seigarren mandamenduaz. Artikulu bi horiek zirela eta, andregaiak eten egin zuen gure autorearekin.

        Berebilez liburuan ere nabari zaio zenbait erlijio-punturekiko kritika.

 

        IDAZLANA

        Bi liburu argitaratu zituen:

        —Buruchkak. Baiona 1910. Artiku!u ela saio-bilduma.

        —Berebilez. Baiona 1931. Nafarroan eta Gipuzkoan zehar egin zuen ibilaldiaz.

        Hauetaz gainera, artikulu-sail bat aldizkarietan: Eskualduna, Gure Herria...

 

        ERITZI KRITIKOA

        Prosalari bikaina dugu Etxepare. Esan dezakegu, prosagintza berri baten ateetan gaudela honekin. Hiriart-Urrutiren eskolakoa; ez du hark bezain idaztankera dantzaririk, baina bai sendoagoa. «Prosista de la talla de Orixe y Lizardi» esaten du Mitxelenak. Bi liburuak maisu-lanak direla aitortzen du Lafittek. Batez ere, saiakera-lanean bereizten da, eta euskal idazleetan lehen saiolaritzat har dezakegu. Ordurarte euskal literaturan ezezagunak ziren edo oso gutxi erabilitako arazoez idazten du estilo landu eta zehatzean: politika, medizina, filosofia e.a.

        Bere idaztankera oso landua eta bere pentsamendua agertzen xehetasun haundikoa, ausarta eta oso aberatsa. «Hizkuntzaren maisu, euskara moderno, zehatz eta dotore baten jabe» [37].

        Gure autorearen euskarak aranismo-kutsu piska bat ere ba darama.

 

Bilaketa