BASILIO JOANNATEGI (1837-1921)
BIZITZA
Isturitzen (Behe Nafarroan) jaioa. Lehenik apaiz; gero beneditar, Belloc-en. Lazkaon hil zen, Combes-en ministeraritzapean, mende honen hastapenetan, Belloc-ekoak, deserriratu beharrean gertatu bait ziren, Frantziako gaineratiko erlijiosoak bezalaxe.
IDAZLANA
Ehun bat Sanduen bicitcea. Baiona 1876.
San Benoaten bicitcea. Baiona 1887.
Sainduen bizitzea. Baiona 1890, (lehenengo zatia).
Sainduen bizitzea, Bigarren zatia. Pabe 1900.
Ceruraco biderik errechena. Baiona 1887.
Bihotz sacratuaren hilabetheco escu-liburua. Baiona 1894.
Michel Garicoitz. Pau. Catholique, 1900.
ERITZI KRITIKOA
Nahiz zenbait poesia egin, Joannategi prosista dugu. Prosa ederreko idazlea. Orixek dio: «Au dut Euskal-idazleetan maiteena... Idazkera biguina, ixurbera, argia du... bein eskuetara ezkero txoratzen du Yoannategik. Laphurdiko idazleen guna ta mamia berekin du» [28]. Hizkera garbia eta herrikoia. Euskarazko liburu onenetatik eta herriarengandik (herriko jendeari entzun xehetasun guztiak apuntatzen zituen) ikasia.