literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

JOAKIN LIZARRAGA (1748 - 1835)

 

        BIZITZA

        Elkano, Iruinea ondoko herriskan sortua. Jesuita sartu zen, baina, hauek hemendik bidali zituztenean, bere herrira itzuli zen, eta bertako erretore izan zen hil arte.

 

        IDAZLANA

        Asko idatzi zuen euskaraz. Baina lanik gehienak argitaratu gabe daude oraino. Argitaratuak, Lizarraga hil ondoren emanak.

        —Urteco igande guztietarako platicac edo itzaldiac. Nafarroan, Elcano deritzan errian, bertaco Vicario Jaun Don Joaquin Lizarragac compondu eta predicatuac. Donostia 1846.

        —Jesus. Copla gisa batzuc gutitacoac, celebratus Jesus Jaunaren amoreac ta favoreac. Luziano Bonaparte printzeak Londresen argitaratua, 1868an.

        —Jesus-Cristoren evangelio sandua Juanec dacarren guisara Don Joaquin Lizarragac euscaran itzulia itzes itz, daiquen diña, eguiaren amorez, ta Luis Luciano Bonaparte principeac arguitara emana. Londres 1868.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Aro honetan bera da nafar idazle bakarra. Honen lana interes handikoa da; gaur egun galdua den Iruinea inguruko euskalkiaz idatzia bait dago.

        Lexiko-aldetik aberastasun ederra dakar. Idaz tankeraz, zorroztasun piska bat falta bazaio ere, nahiko interesgarria da hitzen aldetik, aditzaren aldetik eta esakeren aldetik.

        «Dentro del modesto marco de las letras vascongadas, creemos que Lizarraga merece ocupar un lugar relevante y reconocido, a pesar de sus limitaciones. Consideramos que, fuera ya del campo de la lingüística, la envergadura teológica, pedagógica y pastoral de su obra, y en consecuencia su exacta y cabal talla literaria, es todavia prácticamente desconocida» [14].

 

Bilaketa