literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

AGUSTIN PASCUAL ITURRIAGA (1778-1851) (Alegilaria)

 

        BIZITZA

        Hemanin iaioa. Apaiza. Jakituria handiko gizona. Eskola-irakasle. Pedagogo bikaina. Ikasteko eta irakasteko jaio zen gizona. Lehen Karlistada amaitzean, aldegin beharrean gertatu zen, eta Ipar Euskal Herrian egon zen, baina laster itzuli.

 

        IDAZLANA

        —Diálogos basco-castellanos para las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa. Hernani 1842. Galderantzun tankeran egina. Bonapartek lau euskalkitan bir-argitaratu zuen Londres-en 1857an. Hau, orain berriro Hordago publikapenak: Euskal klasikoak 10. Donostia 1978.

        —Fábulas y otras composiciones en verso vascongado, dialecto Guipuzcoano, con un diccionario vasco-castellano... San Sebastián, 1842. Samaniego-ren alegietarik 55 bertsotan; Birgilio-ren lehenengo eta hirugarren eglogak; Loiolako Inazio sainduaren goratzarrearen letra, eta ezpata- dantzarena. (Azkuek ere argitaratu zuen hau Euskaltzale-n).

 

        ERITZI KRITIKOA

        Pedagogo aurrerakoia; metodo berriak erabili zituen. Esan dezakegu, bere metodogintza dela bide, egungo pedagogiaren aitzindari dela; urte batzu aurreratu zitzaion bere garaiari, oraingo sistemaren bide berriak erabiliz. Aurrerakoia zelako edo, ondo ikusten ez zuen etsairik izan zuen.

        Beste gauza jakingarri bat: elebitasunaren aitzindaria dugu. Herriaren arazoak alde horretatik ikusi zituen ordurako. Eskolan irakasteko egin zituen bere euskal lanak.

        Erabiltzen duen euskara herrikoia eta dotorea du. Askatasun handiz egin zituen bere lanak, eta hori idaztankeran nabari zaio. Eskola-gaiak erabiltzeko erraztasun handia du; gaiak hizkuntza adierazgarri eta argian agertzen ditu.

 

Bilaketa