literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

FRAY BARTOLOME SANTA TERESA (1768 - 1835)

 

        BIZITZA

        Bartolome Madariaga zuen bere jatorrizko izena. Markinan jaioa. Karmeldar fraidea. Erdi lazkaotarra: azken urteak hemengo komentuan egin zituen eta bertan hil zen. Predikalaritzan igaro zuen bere bizitza, batipat.

        Independentzi gerratean frantsesek pertsegitua izan zen.

 

        IDAZLANA

        —Euskal Errijetaco olgueeta eta dantzeen neurrizco gatz-ozpinduba. Iruinea 1816.

        Mendiburu, Palacios eta Añibarro bezala, dantzen aurka ari da.

        Hordago publikapenak: Euskal klasikoak 2. Donostia 1978.

        —Icasiquizunac. Hiru tomotan azaldutako lana. Iruinean 1816an, 1817an, 1819an. Mandamenduak eta sakramenduak adierazten ditu, sermoi-tankeran.

        Beste bi liburu ere egin zituen erdaraz euskarari buruz.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Bizkaieraz idatzi zuen. Bizkaiko euskal idazle zaharren artean onenetarikoa. Hitzari eta hizkeraren formari ez zion kaso handirik egiten; gaiari begiratzen zion batipat. Gaia inporta zitzaion, batez ere. Halaz guztiz, esan dezakegu, haren hizkera oparoa dela, aberatsa. Etorri handiko euskara, argia, indartsua, naturala, herrian egunero erabiltzen zena.

 

Bilaketa