literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

JUAN TARTAS

 

        BIZITZA

        1610 edo 1612an jaioa. Sorhueta-ko (Chéraute) baserritar baten semea. Zuberoarra beraz. Leskar-ko barnabitarretan ikasi zuen gaztaroan. Arueko eta Atarratzeko apaiz izan zen.

 

        IDAZLANA

        Bi liburu argitara emanak:

        1) Onsa hilceko bidia, Juan de Tartas Arueco Erretorac egina. Orthez 1666an. Juan de Tartas, Ontsa hiltzeko bidea, Jakin liburu sorta 18, Arantzazu 1975. Andolin Eguskizak prestatua.

        2) Arima penitentearen occupatione devotaq. Orthez 1672.

        Bi liburuak prosan eginak. Kritikoen eritziz, Onsa hilceko bidia da bi liburuetan onena. Biak zubereraz eginak dira, edota inguruko Amikuze (Mixe) eskualdeko hizkeran. Zubereraz argitaraturiko lehen liburuak dira bi hauek.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Lan oso orijinala da Tartasena. Autorearen nortasuna ikusten da horietan.

        Tartasen euskara, gehienik, Zuberoa aldekoa da; baina Lapurdikoa eta Behe Nafarroakoa ere nahasten ditu. Bere hizkera ez du oso garbia, latinetik harturiko hitz asko darabiltza.

        Axularrek bezala, antzinakoen aipamen asko egiten du. Esan dezakegu, literatur lana burutzea lortu zuela. Alde batetik trakets eta graziarik gabea ematen du; bestetik, ordea, naturaltasun handia du. Ibon Sarasolak dioenez, «liburu osoaren estiloa komen nagusigoan datza, honi zor dio textoak modernotasun kutsua». Honela, «akzioari zeharo dagokion mugitasun eta ritmo bizi bat lortzen da; garaiko literaturan ezezagun dena» [5].

 

Bilaketa