BERNARDO GAZTELUZAR (1619-1701)
BIZITZA
Lapurdikoa zen. Uste denez, Ziburun jaioa. Jesusen Lagundian sartu zen, eta Paben bizi izan zen.
IDAZLANA
Eguia Catholicac, salvamendu eternalaren eguiteco necessario direnac. Paben 1686.
ERITZI KRITIKOA
Lafitte eta Mitxelenaren eritziak emango ditugu. Lafittek Ziburuko Etxeberrirekin alderatzen du: «Etxeberri oparoagoa, handitasun gehiagokoa; alderantziz, Gazteluzar, finagoa, dotoreagoa, garbiagoa, ritmo hobeagoa... XVII. mendean izan den poeta finena» [6].
Mitxelena: «Poeta fina eta delikatua, ritmoen berritzaile. Oihenarteren hildoen jarraitzaile. Bertsoak, autorearen lehenengo asmoetan didaktikoak eta herrikoiak izanik ere, aurrera egin zuen; eta sarritan mitologiazko gaiak erabiltzen ditu» [7].
Libertate eta noblezia handiz idazten du. Esan daiteke, XVII. mendeko idazle handienetakoa dela. Literatur lana, molde ezberdinetan egina dago.