literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

ESTEBAN DE GARIBAI (1533-1599)

 

        BIZITZA

        Gipuzkoako Arrasaten Jaio zen eta bertan hil. Handizkien seme. Gaztetandik egin zituen bere ikasketak: Oinatiko unibertsitatean, Gasteizen, Ezkabarten (Santo Domingo de la Calzada-n). Gero histori lanetara erabat emana bizi izan zen.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Bere lanak, ia denak, erdaraz eginak ditu. Historigile genuen, eta histori lan horiek, denak, erdaraz eginak dira. Halere, aipamen bat merezi du Euskal literaturan: Erdi Aroko kanta zaharren zati asko honen liburuetatik ezagutzen dugu. Gainera, interesgarria da haren lana Euskal Herriko historia ezagutu nahi dutenentzat; datu eta berri asko dakartza. Baina, batez ere, berarengandik ezagutzen ditugun bi errefrau-sailengatik aipatzen dugu hemen idazle hau.

        Errefrau hauek bizkaieraz eginak daude, nahiz eta gipuzkoar kutsua eraman batzuk. Euskara zaharra ezagutzeko oso egokiak dira. Errefrau batzuk, kultistak izanik, ez dute euskal joskera jatorrik; erdaratik literalegi hartuak dira.

 

Bilaketa