literaturaren zubitegia

1.054 idazle / 5.064 idazlan
7.378 esteka / 6.185 kritika / 1.828 aipamen / 5.444 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Gregorio Mujika

«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

GREGORIO MUJIKA («J.M. DE OJARBIDE», «JEME», «G. DE BIONA») (1882-1931)

 

        BIZITZA

        Ormaiztegin jaioa. Langile porrokatua, hizlari bikaina eta idazle jatorra. Euskal Esnalea-ren (elkartea eta aldizkaria) idazkari edo sekretarioa izan zen, eta Euskal Erriaren alde aldizkariaren zuzendaria.

 

        IDAZLANA

        Kazetari bikaina. Beronen lanak garaiko aldizkarietan eta egunkarietan ageri dira: Euzkadi, El Pueblo Vasco, Argia, e.a.

        Argitaratutako liburuak:

        —Eibarko seme ospetsuen berri batzuek. Donostia 1908.

        —Ernaniar ospetsuak: Iturriaga, Kardaberaz, Urbieta. Donostia 1910.

        —Lorak eta Ogia. (ipuina), 1910.

        —Pernando Amezketarra. Donostia 1927. Libururik ezagunena hauxe du. Askotan argitaratua.

        —Los titanes de la Cultura Vasca. Donostia 1962.

        Eta beste batzu.

 

Bilaketa