XABIER DIHARCE, «IRATZEDER» (1920)
BIZITZA
Donibane Lohitzunen jaioa. Ustaritzeko eta Baionako seminarioan estudiatu ondoren, Belokeko monastegian sartu zen.
IDAZLANA
Poesia
Pindar eta lanho (1957)
Zeru menditik (1959)
Argiz argi (1969)
Uhaineri nausi (1971)
Salmoak (1963). Bibliako salmoen itzulpen librea. Euskal Herri guztian oso zabalduak eta ezagunak Elizan lantatzeko.
Antzerkia
Pasionea, Fededunen arbasoa (opera), e.a.
ERITZI KRITIKOA
Iratzederrek bi gai erabiltzen ditu bereziki bere poesietan: Erlijioa eta herria. Euskaltzaletasuna Jainkozaletasunarekin elkartua darama, Euskal Herria otoitzez eta egitez kantuz eta lumaz maite duelako, Jainkoaren maitasunean maite duelako, euskal mistikoa da Iratzeder. Nortasun handikoak dira ikuspegi honetatik egin dituen poesiak.
Euskal Herriari buruz, gainera, konstante hau ageri zaigu: itsasoa. Bere inspirazio-gaitzat askotan erabiltzen du.
Bere poemagintza tradizionala du. Poesi hizkuntza herrikoi eta landuan idazten du; alde honetatik, Salbatore Mitxelenak bezala, hizkuntza herrikoiagoa egiten, ondorengo idazleetan bere eragina izan du.