JUAN ANTONIO UBILLOS (1707-1789)
BIZITZA
Amasan jaioa. Frantziskotar egin zen. Alcala de Henares-ko ikastetxean estudioak egin ondoren, Tolosan filosofi eta teologi irakasle izan zen. Xabier Munibe-ren adiskidea. Arantzazun hil zen.
IDAZLANA
Scoto-ren filosofiaz hiru liburu handi latinez egin zituen. Euskaraz:
Christau doctriñ berri-ecarlea Christauari dagozcan Eguia sinis-beharren berria Jaun Claudio Fleuri Abadeac arguitara atera zuanetic. Tolosa, 1785. Itzulpen-moldaketa da.
Hordago publikapenak: Euskal Klasikoak 3. Donostia 1978.
ERITZI KRITIKOA
Euskara garbi eta aukeratua erabiltzen saiatzen da. Larramendiren eskolakoa da; baina hark asmatutako hitz bat edo beste erabiltzen badu ere, ez zaio gehiegi jarraitzen. Euskara herrikoia eta aberatsa darabil. Beste euskalkietatik (Bizkai, Lapurdi, Nafarroako) hartzen ba daki, gipuzkera osotzeko. Esaera jatorrekoa eta hizkera landua. Aditz sintetikoaz aberasten digu lana.