JOXE ANTONIO URIARTE (1812 - 1869)
BIZITZA
Arrigorriagan (Bizkaia) jaioa. Frantziskotarra. Mixiolari herriz herri ibilra. Behin batetan, Bilboko San Nikola elizan predikatzen ari zela, Bonaparte printzeak entzun zion, eta meza ondoren bere babespean hartu zuen Uriarte, lan batzu egin zitzan.
Nahiz bizkaitarra izan, Bonaparteren gidaritzapean, gipuzkeraz ere lan asko egin zuen; Biblia osoa, hain zuzen, gipuzkeraz eman zuen.
IDAZLANA
Biblia edo Testamentu zar eta berria.... Londres 1859. Lehenbiziko hiru liburuak bakarrik argitaratuak. Dena gipuzkeraz emana. Hego Euskal Herriko lehen Bibli itzulpen osoa. Esku-izkribuak Gipuzkoako Diputazioan dira. Hordago publikapenak: Euskal klasikoak 7. Donostia 1978
Marijaren illa edo Maijatzeko illa. Bilbo 1850 (bizkaieraz)
Eta beste asko
ERITZI KRITIKOA
Uriartek lan orijinalik ez du, olerki batzu ezik; itzulpenak ditu ia denak. Bonaparteren babesean zegoelako, hark agindutako lanak, itzulpen lanak, bete behar izan zituen. Baina lan onak gertatzen dira denak. Gehienetan euskara jatorra darabil, erraza eta argia, bai bizkaieraz eta bai gipuzkeraz ari denean; beharbada, Bibliaren itzulpenean, latinezko textuei lotuegia.
Benetan lan handia egin zuen; baina ez zuen izan suerterik, zati handi bat argitaratu gabe gelditu bait zitzaion.