J.B. DASKONAGERRE
BIZITZA
Donibane Lohitzunen jaioa. Ikasketak Gipuzkoako Pasaian eta bere nobelan lagunduko zioten frantses idazle aipatuenekin adiskidetza egin zuen. Ikasketak amaitu ondoren Labastida-ko eta Baionako notario izan zen. Kontseilu Nagusirako (diputatu) behin baino gehiagotan hautatua.
IDAZLANA
Atheka gaitzeko ohiartzunak. Baionan 1870.
ERITZI KRITIKOA
Daskonagerrek lehendabizi Les échos du pas de Roland nobela frantsesez idatzi zuen, euskaratik itzulia zela adieraziz. Baina hori egia ez izanik, eta jendea orijinalaren galdezka ari zitzaiolako, euskarara itzultzera beharturik gertatu zen. Itzulpen-lanean esku bat baino gehiago ibili zen, eta horregatik batasun-falta piska bat nabari zaio.
Kontrabandista baten, Ganix-en, egiazko gertaera baten inguruan eginiko nobela da.
Itzulpena maisuki egina dago, Donibane Lohitzun inguruko euskaraz. Hizkera garbi eta aberatsa du, idazkera bizi eta suspergarria, kutsu erromantikoz oretua. Teknika nahiko helduan egindako nobela. Ba du tokien eta pertsonen deskripzio ederrik asko.