literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.314 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

JULES M. MOULIER: «OXOBI» (1888 - 1958)

 

        BIZITZA

        Bidarrai-n (Behe-Nafarroa) jaioa. Apaiza. Seminario-garaitik hasi zen bertsoak egiten eta Eskualduna aldizkarian argitaratzen.

        Gure Herria aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta bertan anitz artikulu eta poesia idatzi zuen.

        Euskaltzaindikoa zen.

 

        IDAZLANA

        Bost liburu dauzka argitaratuak:

        —Bihotz-oihu, deiadar, nigar. Baiona 1913. Gazte-garaiko poesiarik hoberenak.

        —Alegiak. Baiona 1926. Liburu ezagunena, hitz neurtuetan.       

        —Haur-elhe haurrentzat. Baiona 1944.

        —Oxalde. Bertsolari honen bizitza eta bertsoak.

        —Heiatik zerura. Baiona 1935. Poesi liburua.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Alegilari bezala da ezagunena; baina olerkari liriko bezala ere ona da. Hona zer dioen Mitxelenak: «... es muy importante la obra en verso de Jules Moulier «Oxobi», recientemente fallecido. Lírico de voz poderosa, ha sido además, en sus Alegiak (Baiona 1926) el mejor fabulista en lengua vasca. Por su vivacidad, por la maravillosa flexibilidad y poder expresivo del lenguaje, constituyen una verdadera creación en su género que casi por definición es tan poco original» [36].

        Oxobiren euskara landua da, esaera motzak maite ditu. Batzuetan astun gertatzen da, baina arina eta leuna da gehienetan. Oro har, bortitza eta bizia.

 

Bilaketa