literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

ENRIKE ZUBIRI, «MANEZAUNDI» (1867 - 1943)

 

        BIZITZA

        Luzaiden (Valcarlos) jaioa. Paris-en pintura-ikasketak egin zituen. Bere bizibidea margolaritza izan zuen. Iruineko «Escuela de Artes y Oficios»eko irakasle izan zen.

 

        IDAZLANA

        Euskal Herriko aldizkarietan sakabanatua dago honen idazlana: artikulu laburrak. Horietako batzu, ipuin eta artikulu, A. Irigarai-ren Prosistas navarros contemporáneos en la lengua vasca (Pamplona 1958) liburuan datoz.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Luzaide, hizkeraz, Behe Nafarroako euskalkikoa da; euskalki horretan idazten du Manezaundik. Bere idazkera oso herrikoia du, bizi-bizia, esaeratan jatorra eta aberatsa. Atsegin handiz irakurtzen dira haren artikulu polit eta umore onekoak.

        «...el encanto de 'Manezaundi' proviene en gran parte de que refleja a las mil maravillas la viveza y el pintoresquismo del habla popular» [38].

 

Bilaketa