literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

PEDRO ANTONIO AÑIBARRO (1748-1830)

 

        BIZITZA

        Hareatza-n (Villaro, Bizkaian) jaioa. Frantziskotarra. Mixiolaritzan eman zituen urterik gehienak, Zarautzko komentuan bizi zelarik. Bere ibilaldietan Euskal Herriko euskalki eta ohiturak ikasteko era izan zuen. Zarautzko frantziskotar komentuak sortu zuen euskal idazle-sortakoa dugu. Gogo biziz ekin zion euskal lanari. Zoritxarrez, haren lanetarik asko moldiztegira eraman gabe daude oraino. Frantziako erreboluzionarioek atxilo eraman zuten beste bi fraiderekin batera; bi hilabetetara itzuli zen. 1808-1814eko gerlan, berriro ere, Zarautzko fraideek barreiatu beharra izan zuten. Fernando VII.aren aldeko izan ziren guztiak.

 

        IDAZLANA

        —Escu liburua, Tolosa 1802. Lanik ezagunena hau du. Askotan argitaratua. Azkenik, Hordago publikapenak: Euskal Klasikoak 8. Donostia 1978.

        —Lora-sorta espirituala eta Propositu santuac vicitza barri bateguiteco. Tolosa 1803. Gaztelaniatik itzulia.

        —Gueroko Guero bizkaierara itzuli zuen. RIEV-en aurkitzen da; baina 42. kapitulura arte.

        Beste gehiago ere ba du: denetara hamazazpi; gehienak argitaratu gabe. Ezagunenak bakarrik aipatu dira.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Euskara lantzen lan asko egin zuen Añibarrok. Larramendiren influentzia ere ikusten da haren lanetan; honen neologismoak ere azaltzen dira tarteka.

        Joskera-aldetik akats batzu ba ditu.

        Halere, euskara herrikoiari eutsi zion, egunoroko hizkera sakonduz eta aberastuz. Herrian bertan aztertu zituen hizkuntzaren problemak, liburuetan baino gehiago. Idaztankera didaktikoa eta argia du. Gauzak esateko, esan behar duenera zuzen-zuzen dihoa. Sinonimo asko erabiltzen du. Batzuetan aberasgarri gertatzen dira; baina, beste batzuetan aspergarri, ugaltzearen ugaltzez.

        Bere libururik hoberena Esku liburua du. Villasantek dio: «Este libro pertenece, sin duda alguna, a los libros clásicos del vascuence vizcaino. ... Basta leer este libro para ver hasta qué punto el P. Añibarro había calado en el alma del vascuence popular» [15].

        Orixek: «Euskara ere garbia, landua, ugaria. Euskal eliz-liburuetan bai politentsuena» [16].

        Añibarro dugu, Juan Antonio Mogelekin batera, bizkaiera literarioaren sortzaile nagusienetarik bat.

 

Bilaketa