literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

AGUSTIN KARDABERAZ (1703-1770)

 

        BIZITZA

        Hernanin jaioa. Lehenengo ikasketak Donostian egin zituen jesuiten ikastetxean.

        1721ean jesuita sartu zen, eta Palencian eta Valladolid-en estudiatu zuen. 1729an apaiz egin zen, eta lehenengo urteak Bilbon eman zituen gramatika erakutsiz. Han hasi zuen hain izen handia emango zion hizlaritza.

        1736an Loiolan bizi da Larramendirekin. Gipuzkoan eta Bizkaian mixiolari dabil. 1744ean lehenengo euskarazko obra argitaratzen du. Urte honetatik aurrera, euskal lanetan sarturik aurkitzen dugu, baina beti helburu erlijioa duela.

        1767an, deserriraturik, Italian hil zen.

 

        IDAZLANA

        Kardaberaz-ek harrigarrizko liburu-multzoa idatzi zuen; lan egokienak bakarrik aipatuko ditugu:

        —Cristauaren Vizitza edo orretaraco vide erraza bere amabi pausoaquin. Iruinean 1744. (Itzulpena).

        —Aita S. Ignacio Loyolacoaren Egercicioak beren consideracio eta afectoaquin. Iruinean 1761. Lau liburuki. Askotan argitaratua.

        —Eusqueraren berri onac, eta ondo escribitzeco, ondo iracurtceco ta ondo itzeguiteco Erreglac. Iruinean 1761ean.

        Erlijio-gaiez idatzi ez zuen liburu bakarra hauxe da; ondo idazteko eta irakurtzeko erregelak ematen ditu, eta liburua apaizei eta irakasleei eskainia dago.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Kardaberaz ez da idazle bikaina, ugaria baizik. Beti irakurle asko ukan du.

        Haren euskara, esaera jator askoz betea aurkitzen dugu, baina ez da garbia. Erdaratik hitz asko hartzen du. Honen arrazoia, hau da: Kardaberaz-ek bete nahi zuen asmoa ez zen estiloa edo euskara purista, praktikoa izatea baizik. Hain zuzen, euskaldunei arimako janaria ematea zuen bere lehen helburua. Ezagunak dira haren hitzok: «Baña gure pobrecho on ascoren animac salvatceco, Euscarac burua jasotcea, Jaincoac nai du». Kardaberazen merezimendurik handiena, herrian irakurtzeko gogoa biztea izan da.

 

Bilaketa