SALVAT MONHO (1749-1821)
BIZITZA
Isturitzen jaio zen. Apaiza. Frantsez iraultzaleen Konstituzioari zin egin ez ziolako atzerriratua.
IDAZLANA
Poesi sail bat utzi zigun. Erlijio-gaiak dira gehienak; baina, ba ditu beste gai askotakoak ere.
ERITZI KRITIKOA
Lapurtera klasikoa erabiltzen du, behe nafarrerarekin zerbait nahasturik. Poesigintzan ez du zailtasun estuetara jotzen. Libre samar dabil. Erlijiozkoak hobeak dira; beren xalotasunean ba dute jatortasun bat: ez dute lirismo eta goitasun handirik, baina didaktikoak eta argiak dira.