literaturaren zubitegia

1.066 idazle / 5.136 idazlan
7.836 esteka / 6.349 kritika / 1.828 aipamen / 5.569 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

JEAN BARBIER (1875-1931)

 

        BIZITZA

        Jatorriz Donibane Garazikoa. Apaiza. Gure Herria aldizkaria idazle honen etxean sortu zen. Senpereko erretore izan zen.

 

        IDAZLANA

        —Piarres. Nobela, bi tomotan. Baiona 1926 eta 1929.

        —Supazter chokoan. Baiona 1924. Liburu honetan 25 ipuin, poema bat eta bost komeria aurkitzen dira.

        —Légendes du Pays Basque d'aprés la tradition. Paris 1931. Frantsesez eta euskaraz. Folklore eta etnologi gaiak darabiltza.

        Ba ditu 81 kanta ere.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Piarres nobela folklorikoa da. Lirikoki ipar Euskal Herriko natur bikaintasuna eta baserriko bizitza kantatzen ditu. Nobelaren mataza, egia esateko, ahul samarra da; halere, bere naturaltasun eta ugaritasunarengatik aipagarria da.

 

Bilaketa