JOAN BAUTISTA AGIRRE (Asteasukoa) (1742-1823)
BIZITZA
Asteasun jaioa. Apaiza. Asteasun erretore egon zen. Gipuzkoako artziprestazgoko Diputatu Nagusia izana. Asteasun hil zen.
IDAZLANA
Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean Eracusaldiac lenvicico Comunioraco prestatu behar diran Aurrentzat, eta bidez Cristau azientzat ere bai. Tolosa 1803. Kristau dotrinaren azalpena. Askotan argitaratua.
Eracusaldiac. Tolosa 1850. Hau da Agirreren idazlan nagusia. Meza Nagusietan eman zituen sermoiak. Hordago publikapenak: Euskal klasikoak 4. Donostia 1978.
ERITZI KRITIKOA
Hizkuntz aldetik begiraturik, euskara bikain-bikaina darabil; 1880. urte aurretik izan diren idazleetan onenetakoa dugu Agirre. Hau da Villasanteren eritzia: «Juan Bta. Agirre es, sin duda, uno de los grandes maestros de la lengua. Bajo este aspecto sus obras son de valor inapreciable». Leku aipagarria merezi du euskal idazleen artean. Idaztankera argia, hizkera erraza, garbia, herrikoia.