literaturaren zubitegia

1.019 idazle / 4.898 idazlan
7.367 esteka / 5.986 kritika / 1.828 aipamen / 5.280 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Jean Martin Hiribarren

«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

JEAN MARTIN HIRIBARREN (1810-1866)

 

        BIZITZA

        Askainen jaioa. Apaiza. Azken aldera Baionako kalonjea.

 

        IDAZLANA

        —Eskaldunac. Poema-liburua. Gaia hauxe du: antzinateko euskaldunen ohitura zaharrak. Euskal Herria goratzen du. Poema honek ba ditu 5.000 bertso.

        —Eskaraz eguia. 1858. Erlijio-gaia: Jauna, fedea, Eliza...

        —Montevideoko berriak. 1853.

        Argitara eman gabe lan asko utzi zuen; batez ere, hiztegia.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Goi-goieneko mailako olerkaria ez da, behar bada; lirismo handirik ez du. Baina, gauzak adierazteko erraztasun handia, jakinduria zabala eta abertzaletasun sutsua agertzen ditu. Euskal Herriaren izaera eta nortasuna erakutsi zizkigun, apal, xuxen eta zorrotz. Bere idazlanez, inguruan zituen adiskideak zuzpertu eta iratzarri zituen. «Bardo inspiratua» deitu zuten.

        Autore honen hiztegiak Larramendiren kutsua eta oinarria daramatza; halere, ezin uka hari baliorik. Lhandek asko erabili zuen berea egiteko.

        Dena dela, nahiz goreneko lirikoa ez izan, bere kabuzko lanetan tankera apartakoa eta nortasun handikoa da.

 

Bilaketa