TORIBIO ALTZAGA (1861-1941)
BIZITZA
Donostiarra. Donostiako aipaturiko «Euskal Hizkuntza eta Deklamazio-Eskolako» lehen zuzendari, buru eta arima. Gaztetandik hasi zen teatro-lanean: hamahiru urtetan antzeztu zuen Soroaren Iriyarena. Lehen esandako eskola horretan antzerkirako hainbat gizon-emakume preparatu zuen.
IDAZLANA
Altzaga, teatro-gizona zen. Hogei ta hamarren bat obra utzi zizkigun:
San Tomaseko feriya (1894)
Andre Joxepa Tronpeta (1921)
Bosturtian (1922)
Itzulpenak edo moldaketak: Irritza, Shakespeare-ren Macbeth, e.a.
ERITZI KRITIKOA
Altzagak euskal teatroaren kalitatea gora jaso zuen. Honela dio Orixek: «Euskal teatroa Altzaga'k oial zapietatik atera digula esan diteke». Mitxelenak: «Toribio Altzaga ha conseguido elevar la calidad del teatro guipuzcoano sin quitarle su carácter popular... Tenía para escribir comedias agradables un gusto mucho más depurado que sus predecesores, sentido teatral, vis cómica y acierto en la caracterización de personajes» [51].