PEDRO MIGEL URRUZUNO (1844 - 1923)
BIZITZA
Elgoibarren (Gipuzkoan) jaioa. Apaiza.
IDAZLANA
Garaiko aldizkarietan sakabanatua. Ipuinak ditu ezagunenak. Horien bilduma batzu egin dira:
Urruzuno'tar P.M.ren Ipuiak. Iruinea 1930.
Euskalerritik zerura ta beste ipui batzuk. Auspoa Liburutegia, 5. Donostia 1961.
Iru ziri. Auspoa Liburutegia, 47. Donostia 1965.
-Ur-zale baten Ipuiak. Auspoa Liburutegia, 51. Donostia 1965.
Sasi-letrau baten ziria, ta abar. Auspoa Liburutegia, 113. Donostia 1973.
Hauetaz gainera, erlijiozko bi libururen itzulpenak: Meza Santua zer dan (Durango 1915), Anima ondo damutua eternidadeko gauzak konsideratzen (Tolosa 1921).
ERITZI KRITIKOA
Idazle oso herrikoia. Edonork uler lezakeena. Herriarentzat idatzi zuen, eta horregatik bere euskara eta idaztankera oso herrikoi, bizi, argi eta aberatsak ditu. Idazle gutxitan aurkitzen diren esaera jatorrak ugari ditu, inork ezbezala darabil herriak hitzegiten duen euskara. Herriaren pentsakera eta ohituren ispilu garbia dugu Urruzuno. Garbizaleen joeraren aurkakoa.