GRAZIAN ADEMA «ZALDUBY» (1828-1907)
BIZITZA
Senperen jaioa (Lapurdin). Apaiza. J.B. Elizanbururen laguna, lehenik Larresoroko seminario tipian irakasle, gero herri batzuetan erretore, eta azkenik Baionako kalonje.
IDAZLANA
Zalduby-ren lan guztiak aldizkarietan sakabanatuak daude. Autorea hil ondoren parte handi bat RIEV-en (Revista Internacional de Estudios Vascos) ematen da argitara, honako zazpi sailetan banatua:
I. Euskal-herriko eliza-bestak. (RIEV, 1908, 83-89 or.).
II. Pilotariak. (RIEV 1908, 90-94 or.).
III. Cantiques sur la catéchisme (Dotrinari buruz kantak) (RIEV 1908, 203-213 or.).
IV. Cantiques. (Kantak). Denek erlijioa dute gai. (RIEV, 1908, 284-296 or., 410-420).
V. Fables. Artzain Be1tcharen Neurthizak. Alegiak (R I EV, 1908, 757-774 or.).
VI. Autres poésies profanes (Beste poesiak erlijioso ez direnak) (RIEV, 1909, 101-109 or., 226-233 or.).
VII. Chants Patriotiques. (Kanta abertzaleak) (RIEV, 1909, 396-400 or.).
ERITZI KRITIKOA
Zalduby-ri buruz Orixek honela dio: «Euskera garbia dizu, yayoa, errexa, bakuna, funtsezkoa edo hitz alperrik gabea, leguna, erritarra».
Poesiak oso landuak dira, behin eta berriro berridatziak; halare, naturaltasunik ez dute galtzen. Zaldubyren poesiak kantatzeko eginak dira, baina textua da musikaren argi-oinarri. Beronen kantetan inportantzia handia du letrak, poesi textuak halegia. Horregatik egiten zituen hain landuak.
Poesia gehienak erlijiosoak dira. Halere, besterik ere ba du (alegiak, aberri-kantak, e.a.). Bertso-maila eta hizkuntz maila oso gorantz eraman zituela esan dezakegu. Garaiko olerkaririk onenetakoa da, onena ez bada.