EMETERIO ARRESE (1869-1954)
BIZITZA
Tolosarra. Benturazalea. Hamaika ibili egindako gizona. Ozeano Atlantiko 48 aldiz zeharkatu omen zuen. Amerikan frontoiak eraiki eta pelotazaletasuna sortzen ahalegindu zen. Tolosan hil zen.
IDAZLANA
Hiru liburu:
Nere bidean (Tolosa 1913).
Txindor (Donostia 1928).
Olerki berrizte (Zarautz 1952). Lehen argitaraturiko poesietarik aukera bat, lehengoak berrituz eta ikutuz.
ERITZI KRITIKOA
Joera liriko herrikoia du. Bertsolari-antza, eta erromantizismo-kutsua nabari zaio. Azken aldera, Lizardi, Orixe eta Lauaxetaren bide berriak hartzen hasi zen.