literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

JEAN HIRIART-URRUTY (1859 -1915)

 

        BIZITZA

        Hazparnen jaioa. Larresoro eta Baionako seminarioan egin zituen bere estudioak. Apaiz egin orduko, Larresoron irakasle izan zen. Baionako kalonje. Escualduna astekariaren zuzendari izan zen hil arte.

 

        IDAZLANA

        Escualduna aldizkarian lan guztiak barreiaturik: ehundaka artikulu. Dena prosan.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Euskara oso beretua zeukan, oso ondo zekien. Lapurtera zerabilen, behenafarreraz osatua. Hizkera erraza; jende orok ulertzeko gisakoa; behar zenean, erdaratik hitzak hartuz. Idaztankera edo estilo-aldetik, haren hizkuntza gaiak, gogo-bihotzek eta aldarteek gidatzen zuten: batzutan hitz erdika, bestetan hitza doblatuz, aditza kendu edo ezarri; euskara, zumea bezala, bere gisara zerabilen. Paregabeko idazlea gertatzen da prosan. Humila eta zuhurra; baina, baita, bereak botatzen zekiena ere, garrantzizko zerbait jokuan zegoenean. Haserre-aldian ironia frango ere ba zerion.

        Hiriart-Urrutyk euskara dotore, ugari eta benetan bizia du.

 

Bilaketa