literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

JOAKIN BEDOÑA («LORAMENDI») (1907-1933)

 

        BIZITZA

        Bedoñan jaioa (Lenitz eskualdean). Kaputxinoa.

 

        IDAZLANA

        Loramendi, batez ere, olerkaria dugu. Honen lan guziak Yurre'tar Yulenek prestaturik liburu honetan bilduak daude: Loramendi, Olerki ta idatzi guziak. Edit. Itxaropena. Zarautz 1960.

 

        ERITZI KRITIKOA

        «Iru doai bear ditu olerkariak ona izatekotan: Adimena, idurimena, biotza. Badu Loramendik adimena, badu idurimena, badu biotzean sua» (Orixe). Loramendi gai zen lirika-mailan goi-goienetara igotzeko; baina, zoritxarrez oso gazterik hil zen, eta egin zezakeena ez zuen egin ahal izan. Halaz guztiz ere, utzi dizkigun olerkiek bere garaiko olerkaririk onenen artean ipini dute.

        Azken aldera eginiko olerkiak ditu landuenak. Benetan irudimen aberatsa agertzen du eta sentipen bizia. Lizardirenak bezain landuak ez dira, ez hain ongi pentsatuak, ez hain zaintsuak. Loramendik libreago darabil bere irudimena.

        Maite zituen poetak eta beren kutsua utzi ziotenak, hauek ditugu: Emeterio Arrese, Luis Jauregi, Lizardi, Orixe, Verdaguer, Francis Jammes, Gabriel y Galán.

        Bere poesiarik hoberenak, Arrantzalien Arrats-otoitza eta Barruntza-leyoan ditu.

 

Bilaketa