literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

FERMIN IRIGARAY, «LARREKO» (1869-1949)

 

        BIZITZA

        Auritzen (Burguete) jaioa. Medikua. Gizon ona, edozeini on egitego beti prest zegoena.

 

        IDAZLANA

        Orduko aldizkarietan sakabanatua dago: Gure Herria, Euskal Esnalea, e.a. Lehen aipaturiko Aingeru Irigaray bere semearen Prosistas navarros contemporáneos en lengua vasca liburuan aurkitzen da honen zenbait lan. Gai asko darabil.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Baztandar eta lapurteraren arteko euskara darabil. Hizkera herrikoia eta garbia. Euskal joskera jatorrari begiratzen zion batez ere eta ez hitzetako garbikeriari. «Manezaundi» eta Irigaray ez zituen aranismoaren purismo gehiegiak ikutu. Herriko esaerei garrantzi handia ematen diete.

 

Bilaketa