ANTONIO MARIA LABAIEN, «IBALAN» (1898)
BIZITZA
Tolosan jaioa. Merkatalgo ikaslanak Zaragozan egin zituen. 1936-ko gerraren ondorioz Lapurdira joan zen eta bertan zortzi urte igaro zituen. Euskaltzaindikoa.
IDAZLANA
Orijinalak:
Jokua ez da errenta (1960).
Malentxo alargun (1962).
Domenjon de Andia (1965).
Kalifornia... ku-ku (1967).
Itzulpenak:
Bai esalea, ez esalea (1963). Bertold Brecht-ena.
Neskatilla ezkongai (1964). E. Ioneskorena.
Su emailleak (1966). Max Frisch-ena.
ERITZI KRITIKOA
Labaien idazle ugaria dugu. Antzerki lanetan gehien ezagutzen bada ere, badu beste anitz lan aldizkarietan eta liburuetan sakabanatua.
Antzerki-lanetara mugatuz, Labaien izan zen bere garaian teatrogintzaren eragilerik handiena. Gogoan hartu besterik ez dago gerra aurretik ateratzen zuen Antzerti aldizkarian egin zuen lana, eta gai honi buruz egin dituen liburuak, Teatro euskaro I eta II eta Teatroa eta Yakintza. Teatroa berritzen piska bat saiatu da, baina modu tradizionalarekin hautsi gabe.