literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

YON ETXAIDE (1920)

 

        BIZITZA

        Jaiotzez eta bizitzez donostiarra. Inazio Maria Etxaide, Euskaltzaindiaren bigarren lehendakaria izanaren semea. Gazte gaztetandik izan du idazteko zaletasuna.

 

        IDAZLANA

        a) Nobela eta ipuinak:

        —Alos-torrea. Zarautz 1950. Ipuina.

        —Purra, purra!. Zarautz 1953. Ipuinak.

        —Joanak joan. Kuliska sorta 9-10, Zarautz 1955. Etxahun koblakariaren bizitzari buruz. Nobela historikoa.

        —Gorrotoa lege. Zarautz 1964. Ahaide Nagusien arteko burrukei buruz eginiko nobela historikoa.

        —Itxasoa laño dago. Kulixka sorta 29-30, Zarautz 1959. Pio Barojaren Las Inquietudes de Shanti Andia nobelaren itzulpena.

        b) Antzerkiak:

        —Markesaren alaba, in Egan 12 (1958) 119-138.

        —Begia begi truk. Gero 53, Bilbao 1978. Drama.

        —Amaiur. Gero 54, Bilbao 1978.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Bai ugaritasunez eta bai kalitatez, garai honetako inportanteenetakoa dugu J. Etxaide. Honen lana, itzultzaile, dramagile eta nobelagile bezala ezaguna da. Batez ere, nobelagile bezala.

        Lan horiek, nahiz eta aspaldi samar eginak izan, oraindik ez dute gaurkotasunik galdu. Egin berria den inkesta batek, oraino gehiena irakurtzen diren autoreen artean ipintzen du. Kritiko batzuren eritziak jasoko ditugu:

        L. Mitxelenak, Joanak joan nobelari buruz ari dela, idazle bezala goi-mailan ipintzen du, nahiz eta nobelagile bezala hain goreneko mailakotzat ez hartu: «Izkera jatorra du, bizia, aberatsa, eta batez ere bere-berea. Zaarrak eta berriak, angoak eta emengoak irakurri eta aztertuz, gaurko euskal-prosak dituen maisuen artean jarri du bere burua... Labur esateko, eskasean aurkitzen dut Etxaide novelagillea Etxaide idazlearen aldean. Nabarmenegi ageri da askotan egillearen eskua. Bere gizakiek diotena, onek erakutsi die esaten, ezpaitira sarri bere baitatik mintzatzeko eta mugitzeko gauza» [52].

        J. San Martinek, berriz, honela zioen1964ean: «Etxaidek bultzatu du azkenaldi ontan gure nobela. Onek ekarri ditu era obeak, gaurkoagoak. Benetako nobelista da. Estilu bizia, eraginkorra, bortitza. Tamalgarria bere euskera errikoiago ez izatea. Nobela bezela, Joanak joan euskeraz egin diranetatik puntarengoa dugu [53].

        J.M. Torrealdayk ere toki onean uzten du: «Posee una pluma ágil, capacitada y veterana, que hace de él un escritor de largo aliento. En la novelístiva vasca de la posguerra, ocupa un primerísimo lugar. Es, además, un traductor con verdaderos valores literarios» [54].

        I. Sarasolak ere, Joanak joan garaiko euskal nobelarik inportanteenakotzat ematen du.

 

Bilaketa