literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

XABIER AMURIZA, «LARRAUN» (1941)

 

        BIZITZA

        Etxano-Amorebietan (Bizkaian) jaioa. Derio-Bilboko seminarioan estudiatu zuen. Apaiz-lanean urte batzu pasatu ondoren, Zamorako gartzela ezagunean sartu zuten. Orain bertsolari bezala oso ezaguna da.

 

        IDAZLANA

        —Hil ala bizi (1973). Nobela.

        —Menditik mundura (1977). Poesia eta bertsoak.

        Beste lan ugaririk ba du aldizkarietan sakabanatua; baina, aipagarriena Bai mundu berria, Aldous Huxley-ren Brave new worl nobelaren itzulpena.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Hil ala bizi, «Larraun» izengoitiarekin atera zuen nobela, nobela politikoaren saiakera interesgarria da. Gaur eguneko euskal problematikan sarturik dagoen nobela dugu. Menditik mundura liburuan poema-sail bat dakar; batzuk lirikoak, besteak narratiboak eta bertsoak. Munduaren ikuspegi garratza eta beltza agertzen du askotan; baina ironia agertzen eta barra eragiten ere aparta da pasarte batzutan. Kritikatzean, itzul-ingururik gabe egiten du; gordin-gordin adierazten ditu esan beharrekoak.

        Hizkeraz eta arte-baliapideez aberatsa da. Hiztegi aberatsa, eta zehatza du. Hitz-jokuak eta hots-jokuak ugari; esaera bizi-biziak nonahi ditu.

 

Bilaketa