literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

ERRAMUN SAIZARBITORIA (1944)

 

        BIZITZA

        Donostiarra. «Gaur» soziologi iker-taldekoa.

 

        IDAZLANA

        Batez ere nobelagile dugu:

        —Egunero hasten delako. Lur. Donostia 1969.

        —100 metro. Kriselu, Donostia 1976.

        —Ene Jesus. Kriselu, Donostia 1976.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Saizarbitoria euskal nobelagintza modernoaren etorkizunean esanahi handikoa dugu. Ibon Sarasolak «lehen euskal nobela modernoa» deitzen du Egunero hasten delako nobela. Txillardegi baino askoz aurrerago, edo behintzat beste bide batetik dihoa nobela-berritzearen lan honetan. Euskal nobelagintzan ez-ohiko ikusmolde baten aurrean gaude, eta posibilitate erabat berrietara irekitzen ditu bideak.

        Berrikuntza hau nabarmena da, bai forma, bai mami aldetik. Saizarbitoria gaurko nobelagintzaren teknika berri batzuez ondo jabetua dago. Teknika hauetako-bat «barne bakarrizketa» da. Barne bakarrizketaren bitartez nobelako «pertsonaiarengan sortzen diren pentsamenduak zuzenki adierazten zaizkio irakurleari, pertsonaiaren eta irakurlearen artean hurbiltasun hertsia sortzen delarik. Horrela, narratzailea, honen bitartekotasuna, interpretazioa eta adierazpenak urrutiratu egiten dira.

        Eta bakarrizketa hau ez da pentsaera logikoa. Pertsonaiak, kontzientziak oraindik ondo kontrolatu gabeko pentsamoldeak agertzen ditu, lehen pertsonan, oraindik logikaren bidez ongi taxutu gabe.

        Beste alde, gauza oso inportantea, «elkarrizketarena» da. Oraino euskararen munduan erabili ez den moduan erabiltzen du. Zenbait momentutan tema-nahasketa nabari da, eta elkarrizketari doinu deklamatorio oro kentzen dio, horrela elkarrizketan naturaltasun egoki bat sortuz.

        Zinetik harturiko teknikak asko erabiltzen ditu; elipsia, esate baterako. Narrazio, deskripzio eta zehazketa asko kendu egiten ditu. Ez dugu ikusten orain arteko nobeletan aurkitzen den explikaziorik: «esan zion», «erantzun zion», e.a. Narratzaileak esan behar lituzkeen hutsune horiek irakurleak betetzen ditu, honen interpretazioaren baitan uzten dira; horrela, honi parte aktiboagoa emanez.

        Mamiari buruz, gaia desarroilatzeko modua, aurreko nobelekin konparaturik, askoz banalagoa da, ez du intelektualismo-asmorik. Ez dago sakontasunik. Frograntzak anekdotikoak dira. Hitzegiten ari denak, denborapasa ari dela dirudi.

        Frantzia aldetik datorren gaurko nobela berriaren eragina aso nabaria da Saizarbitoriaren nobelagintzan.

 

Bilaketa