literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren historia»
Ibon Sarasola

Lur, 1971

 

        Hizkuntzaren problema honetan Loidiren esperientza da interesgarriena. Loidiren irtenbidea populismoa izan zen. Purismoak prosa osoa kutsatzen zuen garai hartan, haren euskera herrikoi eta bizia soluziorik progesistena zen, baina ez behin-betikoa, ez baitu gainditzen purismo-mokdoilokeria dualismo faltsoa, eta idazkerari «euskal» kutsu bat eman nahirik, literatura prosan inolaz ere ezin onar daitezken esaera arrunt eta «jatorrez» betetzen baitu bere «Amabost egun Urgain'en»,adibidez, laugarren edizioaren 99-gn. paian: «Orduko, Jaungoikoak bakarrik zekien ura nun zan! Ura arrapatu nai izatea eta arrautz gorringoari danbolina jotzea ... gauza bera.»

 

Bilaketa