literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren historia»
Ibon Sarasola

Lur, 1971

 

        Poesian, «Harri eta Herri»-ren espiritu herrikoiaren jarraitzai lerik zuzenena Xabier Lete da. Inguruko errealitatean sakonduz, esperientziaz lortu duen egia pertsonalaz mintzatuz, haren poemagintza herri baten problemen lekuko egiten da. Baina Leteren obraren alde formala dateke interesantena, nahiz honetaz kritika ohartu ez den. Bera da, hain zuzen, surrealisten «lengoaia automatiko»-aren posibilitateaz gaurdeino baliatu den euskal poeta bakarra, haren formalismo hutsa gainditurik estilo zeharo funtzional bat lortuz. Teknika hori haren poema liburuaren lehen zatian nabarbentzen da gehienik, material poetikoaren ekonomia harrigarri batez, irudien bidez konzeptoak lotzen nahiz kontrajartzen dituenean. Estilo irudiz erraz eta egiatan zail eta arriskutsu honetan ez du oraino Letek imitatzailerik izan.

 

Bilaketa