literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren historia»
Ibon Sarasola

Lur, 1971

 

        Euskal poesian, teatroan eta nobelan gertatzen ari den aurrerabidea oinarri zuzenetan finkatzen bada ere, ez da hortik, ez, segitzen, literatura modernoen mailan aurkitzen denik eta aurrean dituen problemak xipi eta guti direnik. Hauen artean, egoera ikuspegi literario huts batetatik begiratuz gero, kritikoren eskasia dateke gaitzena. Euskal idazle aurreratuenek egun duten behaztoparik haundiena kritika irakasle eta gidatzaile baten falta da. Euskal kritikalari ohizkoak, ez dira jadanik, zenbait kasutan, kritikatu behar lituzketen obren mailara heltzen. Gertakaria honen adierazlerik klaroena Saizarbitoriaren nobelaz bestalde, Lertxundiren «Hunik arrats artean» obraren kasoa da: tamalez ezein kritiko ez da ohartu (edo bederen ez du adierazi ohartu denik) haren lanak aportatzen duen sensibilitate zorrotz eta ironiko zeharo berriaz. Kritikoren artean Lertxundiren ipuingintzak izan duen harrera arrunta, lehen bait lehen zuzendu behar den egoera gaizto baten seinalerik argiena da.

 

Bilaketa